Datorren igandean edo astehenean egitea espero da.
Irailaren 11 eta 12rako aurreikusiak zeuden lanak bertan behera geratu ziren euriaren ondorioz. Herrian Santakrutzak ospatzen ari direnez eta eragozpenik ez sortzeko, Maintzine eremuko biribilgune berriko asfaltatze lanak datorren astean egitea aurreikusi da.
Hala, irailaren 17an eta 18an egitea erabaki da 22:00etatik 06:00etara.
Lan hauek egiteko GI-2638 errepideko bi puntu trafikora itxiko dira:
- GI-2638 0+560 kp-a Altamirako biribilgunean, Pasaia Donibaneko noranzkoan.
- GI-2638 1+280 kp-a Gaintxurizketatik Lezorako noranzkoan.
Hortaz, Pasai Donibanera edo Lezoko herrigunera joan behar diren autoak Lezoko herriko kaleetatik igaro beharko dira.
Hala ere, moztutako tarte horietan jatorria edo helmuga duten ibilgailuei pasatzen utziko zaie. Bestalde, zirkulazio alternatibo gisa, Pasai Donibanetik Errenteriako noranzkoa irekita egongo da.
Lanak Otegi-Gaztañaga enpresak egingo ditu.