Perrene eta Euskotren geltokiko pasabidea elkartuko dituen bidea egokitzen hasi dira

Ar, 2025-04-08 18:29

GI 636 errepidea gurutzatzeko pasabidetik Perrenerainoko oinezkoen bidea egiteko lanak hasi dira. 

Gaintxurizketako GI-636 errepidea gurutzatzeko oinezkoentzat behin-behineko pasabidea eraikitzen ari dira. Euskotreneko geltokiaren parean eraikiko da eta pasabide horretaraino Perrene auzotik oinez iristea ahalbidetuko duen bidea egiteko lanak hasi dira. 

Lezoko Udala behin-behineko pasabideraino Perrene auzotik oinez iristeko lanak egiten hasia zen. Izan ere, lehenago erabiltzen zen bidea berreskuratzen ari dira. Oinezkoek bertatik egindako bidea aztertu eta bideragarritasuna ziurtatu ostean, ibilbide bat egokituko dute Euskotren geltokira igarotzeko pasabidetik hasita, Perrene auzoraino.

Bide inguruko sastrakak kendu eta garbituko dituzte, bai eta hondeaketa egin ere. Argi indarraren funtzionamendua egokitu eta argi-puntuak bai eta eskubanda instalatuko dituzte beharrezko eremuetan. Azkenik, lurrak egokituko dituzte gainean hormigoizko zolata egingo dute.

Gaintxurizketako bizilagunen segurtasuna bermatzeko beharra urgentea zen eta Lezoko Udalaren lehentasunen artean bide hau egokitzea dago, arazoari behin betiko konponbidea emateko bidean. 
Lanek bi hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute, eta 109.338,27 euroko aurrekontua izango dute.

Bide honekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dauden Euskotreneko geltokitik errepidea gurutzatzeko pasabideak eta bertatik Errekalde bailarara iristeko oinezkoen ibilbideak inguru segurua osatuko dute. Bizilagun eta langile guztientzat arriskurik gabeko bidea osatuko da, mugikortasun segurua eta oinezkoentzat baliabide irisgarriak eraikiz.