Furgobaratza saioa egongo da apirilaren 19an, asteazkenean, 18:00-19:30 bitartean.
Beste behin, hileroko Furgobaratzaren bisita egongo da. Ohikoa den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da, eta 90 minutuko iraupena izango du.
Arazoak edo zalantzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute. Hain zuzen ere, jarraian zehazten diren zerbitzuak eskainiko dira:
- Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
- Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
- Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera
- Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa
- Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa
Arloa edo saila