Asteazkenean, ekainak 26, Furgobaratzaren bisita eta tailerra

Or, 2019-06-21 12:20

Furgobaratzak asteazken arratsaldean egingo du Baratze Parkera ekaineko bisita, 18:00-19:30 bitartean. Urteko hirugarren bisita izango da eta oraingoan, tailerra ere egingo da. Aipatu bisitaldian zein tailerrean, baratze-kideek ez ezik, herritar orok parte hartu ahal izango du. 

Asteazkenean, hilak 26, Furgobaratzak Lezoko Baratze Parkera bisita egingo du. Urteko hirugarrena izango da eta, ohikoa den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da, eta 90 minutuko iraupena izango du. Oraingoan, gainera, Furgobaratzaren ohiko bisitaldiaz gain, "Estraktuak eta landareen osasuna" tailerra ere eskainiko da.

Ildo horretan Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrek ere parte har dezaketela Furgobaratzaren bisitan, baita tailerrean ere, izan ere, biak baitira herritar guztientzat irekiak.

Interesdunek Baratze Parkean antolatzen diren ekimen zein ekintzen informazio zuzena jaso ahal izango dute Baratze Parke Sareko buletinean harpidetuz, ondorengo estekan:  http://ekogunea.eus/eu/ekogunea/baratze-parke-sarea/3-8/

 

Arloa edo saila