Gaur, apirilak 25, Lezon kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisita egingo du Udalak kontratatu duen Izadi 21 aholkularitza-enpresak
Alderdiren bat hobetu behar dutenek eta hasi berriek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zeintzuk diren ikasteko aukera izango dute berriz ere. Horretaz gain, interesa duten herritarrak ere hurbildu daitezke konposta egiteko urratsak zeintzuk diren ezagutzera.
Gure lan-taldeko bi kide 9:30 – 12:30ak bitartean arituko dira Lezoko sei guneetako konpostagailuen ikuskaritza egiten, ondorengo ibilbidea jarraituz: Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo, San Pedro-Pisbe, Lopene eta Altamira. Norbaitek zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritza-taldearekin hitzordua jarri nahiko balu honako telefono zenbakietara deitu dezake: 605 757 687 (Leire).