Hilero auzo-konposta egiteko guneetan jarraipen bisitak egingo ditu Izadi 21 aholkularitza-enpresak
Hurrengo asteartean, otsailak 28, Lezon kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara
hileroko jarraipen-bisita egingo du Udalak kontratatu duen Izadi 21 aholkularitza-enpresak.
Alderdiren bat hobetu behar dutenek eta hasi berriek kalitatezko konposta lortzeko urratsak
zeintzuk diren ikasteko aukera izango dute berriz ere. Horretaz gain, interesa duten herritarrak
ere hurbildu daitezke konposta egiteko urratsak zeintzuk diren ezagutzera.
Gure lan-taldeko bi kide 9:30 – 12:30ak bitartean arituko dira Lezoko sei guneetako
konpostagailuen ikuskaritza egiten, ondorengo ibilbidea jarraituz: Andreone, Aralar,
Arretxene-Txulotxo, San Pedro-Pisbe, Lopene eta Altamira. Norbaitek zalantzak argitu edo
tutoretza egunetan ikuskaritza-taldearekin hitzordua jarri nahiko balu honako telefono
zenbakietara deitu dezake: 605 757 687 (Leire).
Arreta zerbitzua
2017an jarraipen- eta aholkularitza-zerbitzua mantenduko da. Ohiko jarraipen-zerbitzuaz
gain, Izadi 21 aholkularitza-taldeak konpostajeari lotutako arreta zerbitzu zuzena eskainiko du,
hemendik aurrera izen-emateak, bajak, zalantzak eta iradokizunak, helbide honetara bidali
edo/eta telefono zenbaki honetan egin ahal izango dira: lezokonposta@gmail.com/
605757687 (Leire Garmendia) .
Aldaketak hobarietan
Hobarien gaiari helduz, 2017ari begira, aldaketatxo bat egongo da, konpostajean ondo ari
diren familiak saritzeko eta bai etxeko bai auzokonpostajean ari direnen onurak guztientzako
berdinak izateko:
•Konpostajean parte hartu eta bere kutxa husten duten familiei, %40ko hobaria
aplikatuko zaie.
•Konpostajean parte hartu, baina konpostagailuaren hustea Udalaren esku uzten
dutenek, berriz, %20ko hobaria izango dute.
•Gaizki ari direlako edo benetan parte-hartzen ez dutelako, eta egoera aldatzeko
jakinarazpenak igorri arren, denbora epe tarte batean zehar, Udalak aldaketarik
ematen ez dela baieztatzen duen kasuetan, izena eman dutenek ez dute hobaririk
izango.