Auzokonpostak lau urte daramatza martxan eta prozesuaren balorazioa egin eta emaitzen berri emateko bilera ospatuko da abenduaren 11an, asteartean, arratsaldeko 19:00etan Euskara eta Kultura Aretoan
Lezon auzokonposta egiten duten familiek hitzordu garrantzitsua izango dute asteartean, abenduaren 11an. Urtea amaitzear dagoela, 2018ko balorazio eta emaitzak aurkeztuko dituzte asteartean, abenduak 11, Udaleko eta Elkarrekin 21 aholkularitza enpresako teknikariek.
Saio honetan, balorazio orokorra egiteaz gain, datorren urtera begira egongo diren aldaketak ere aurkeztuko dira.
Udaletik bertaratzea eskatzen diete konpostatzen ari diren kideei, lau urteko prozesu honen nondik norakoak elkarrekin aztertzeko eta hobetu beharreko alderdiak jorratzeko. Horietaz gain, interesa duten herritarra orori ere saio honetara hurbiltzeko gonbita luzatzen du Udalak, auzokonposta zertan datzan ezagutu dezaten.
Saioa abenduaren 11an (asteartea), arratsaldeko 19:00etan Euskara eta Kultura Aretoan (Donibane kalea 2 zenbakia) izango da.