Auzokonposta guneetako urteko emaitzak eta 2018rako egitasmoak ezagutzera eman zituen Udalak abenduaren 13an ospatutako bileran.
Dagoeneko hiru urte daramatza auzokonpostaje kanpainak eta, urtea amaitzear dagoela, 2017ko balorazio eta emaitzak aurkeztu zituzten abenduaren 13an egindako bileran Udaleko eta aholkularitza enpresako teknikariek.
Auzokonpostaje kanpaina zenbakitan
Aholkularitza enpresak jakinarazi zuenez, egun 72 familia ari dira herrian ezarritako 6 guneetan etxeko biohondakinak konpostatzen, iaz baino 12 familia gutxiago.
Egun parte?hartzen duten familietako kide kopurua kontuan izanik, urtean 16.500 kilo hondakin organiko herrian bertan kudeatzen direla esan daiteke.
Bestalde, gune guztien erabilera ez da berdina: Alde Zaharreko edo Arretxeneko guneen erabilpena ia %100koa da, baina Altamirakoa, esaterako, %50aren azpitik kokatzen da. Lopeneko gunea zerbait osatu da San Pedroko partaideekin.
Arretxenen konpostagailu handiak jartzeko proposamena
Andreoneko gunean egin bezala, partehartzaile gehiago hartzeko helburuarekin, Arretxenen konpostagailu handiak jarriko dira datorren urtean.