Auzokonpostaren balorazioa egiteko bilera abenduaren 13an

Ar, 2017-12-05 10:31

Auzokonpostak hiru urte daramatza martxan eta prozesuaren balorazioa egin eta emaitzen berri emateko bilera ospatuko da abenduaren 13an, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan Euskara eta Kultura Aretoan.

Lezon auzokonposta egiten duten familiek hitzordu garrantzitsua izango dute datorren astean, asteazkenean, abenduaren 13an. Egun horretan, prozesuaren balorazioa egin eta emaitzen berri emango da arratsaldeko 19:00eta  Euskara eta Kultura Aretoan.

Bileran, balorazio orokorra egiteaz gainera, Arretxeneko gunean dauden konpostagailuak handiagoez ordezkatzen hasteko proposamena aurkeztu eta aztertutako da.

Hori dela eta, Udaletik bertaratzea eskatzen diete konpostatzen ari diren kideei, hiru urteko prozesu honen nondik norakoak elkarrekin aztertzeko eta hobetu beharreko alderdiak jorratzeko.

 

Arloa edo saila