Baratza parkean zazpi plaza libre daude

Al, 2017-05-15 10:52

Edozein herritarrek du parte hartzeko aukera eta plaza bat eskuratzeko interesa duen herritarrak eskaera orria Erregistroan aurkeztu beharko du. Bestalde, Furgobaratzaren hileroko bisita maiatzaren 17an ospatuko da eta oraindik ekimena ezagutzen ez dutenei bisitara hurbiltzeko gonbidapena luzatu die Udalak

 

Baratza parkean hutsik dauden 7 plazak betetze aldera, deialdi berezia egin du Udalak, maiatzaren 17an Furgobaratzaren hileroko bisita ospatuko dela aprobetxatuz. Udalak urteak daramatza Baratze Parkea ekimena kudeatzen eta ekimen honek herritarrei norbere barazkiak era ekologikoan landatzeko aukera eskaintzen die. Era berean, Baratze Parkea aisialdi aktiborako topagune ere bilakatzen da eta giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremanak sustatzen ditu.

Hori dela eta, momentu honetan libre dauden 7 baratzak betetzeko, Udaletik herritarrak egitasmoan parte hartzera animatu dituzte. Horretarako, maiatzaren 17an Furgobaratzak egingo duen hileroko bisitara gerturatzeko gonbita luzatu diete egitasmoaren eta Furgobaratza zerbitzuaren nondik norakoak ezagutu ditzaten.

Furgobaratza saioa:

18:00-19:30 bitartean egingo da Baratza Parkean. Arazoak eta zalantzak argitzeaz gain, jarraian zerrendatutako zerbitzuak eskainiko dira:

1.    Aholkularitza eta laguntza erabiltzaileek dituzten zalantza edo kezken inguruan.
2.    Baratzen ikuskaritza eta jarraipena beren egoera egokia bermatzeko.
3.    Landare ekologikoen eta baratzeko produktuen salmenta.
4.    Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera.
5.    Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa.

Era berean, Udaletik gogorarazi dute Ekoguneak hasiberrientzat doako ikastaroak eskaintzen dituela. Informazio gehiago ekoguneko orrialdean.

Informazio gehiagorako eta izena-emateko:

Baratze Parkearen inguruko informazio osatuagoa Udalaren webgunean aurkitu daiteke. Interesa duen herritar orok parte har dezake eta horretarako, eskaera-orria bete eta udal erregistroan aurkeztu beharko da.

Arloa edo saila