Edozein herritarrek du parte hartzeko aukera eta plaza bat eskuratzeko interesa duen herritarrak eskaera orria Erregistroan aurkeztu beharko du
Eskaerak egiteko epe berria apirilean bukatuko eta berriz ere azaroan irekiko da
Lezoko Udalak Baratze Parkeko partzelak esleitzeko epea finkatu berri du
Orain arte, urte guztian zehar baratzak eskuratzeko aukera bazegoen ere, alta eta baja eskaera gehienak urte hasieran eta bukaeran izaten dira, eta hutsik gelditzen ziren baratzak erabilpen gabe egoten ziren ondoko partzelei eta Baratze Parkeari kalte eginez. Arazo horri aurre egiteko Baratze Parkeko erabiltzaileen elkarteak proposamena egin zion Udalari, eta hori aurrera eramate erabaki du Udalak.
Horrela, hemendik aurrera Baratze Parkeko partzela bat eskatzeko epea azarotik apirilera izango da (biak barne). Bide batez, eta epe horretatik kanpo esleitu gabe gelditu diren partzelak erabiltzeko aukera emango zaio Baratze Parkeko erabiltzaileen elkarteari.
Baratze Parkean 12 plaza libre
Momentu honetan Baratze Parkean hutsik dauden 12 plazak betetze aldera, deialdi berezia egiten du Lezoko Udalak. Partzelak eskatzeko epea apirilaren 30an amaitzen dela ohartarazi du, baita ere.
Herritarrak urteak daramatzate Baratze Parkea ekimena kudeatzen eta ekimen honek norbere barazkiak era ekologikoan landatzeko aukera eskaintzen die. Era berean, Baratze Parkea aisialdi aktiborako topagune ere bilakatzen da eta giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremanak sustatzen ditu.
Hori dela eta, momentu honetan libre dauden 12 baratzak betetzeko, Udaletik herritarrak egitasmoan parte hartzera animatu dituzte.
Era berean, Udaletik gogorarazi dute Ekoguneak hasiberrientzat doako ikastaroak eskaintzen dituela. Informazio gehiago ekoguneko orrialdean.
Informazio gehiagorako eta izena-emateko:
Baratze Parkearen inguruko informazio osatuagoa Udalaren webgunean aurkitu daiteke. Interesa duen herritar orok parte har dezake eta horretarako, eskaera-orria bete eta udal erregistroan aurkeztu beharko da.