Edukiontziak erre dituztela salatu du Udalak

Or, 2017-10-13 13:44

Gaur goizean hilerri inguruko bi edukiontzik su hartu dute. Beste behin, Udaletik, errespetua eskatu dute eta egileei gizalegez jokatzeko eskatu diete elkarbizitzaren mesetan.

Gaur goizean Plazeta futbol zelaiaren eta hilerriaren inguruan kokatuta dauden bi edukiontziri su eman diete.

Dagoeneko itzali dute sua, baina horrelako ekintzen aurrean, beste behin, Udalak errespetua eskatu du eta egileei gizalegez jokatzeko eskatu diete, elkarbizitzaren oinarrizko printzipioa baita errespetua.

“Tristea da aurrera egin ordez, atzera egiten ari garela ikustea. Guru helburuetara iristeko edozein bitarteko edo bide erabiltzea zilegi zeneko garaietara itzuli garela dirudi. Denak ez du balio gure aldarrikapenak egiteko. Hori ez da gure eredua, guk elkarbizitzan sinesten dugu, gauzak egiteko beste modu batzuetan” aitortu du gobernu taldeak. 

Hori dela eta, egileei errespetua eskatu diete eta gauzak egiteko eta beren aurkakotasuna edo aldarriak adierazteko beste bide batzuk erabiltzeko eskatu diete. “Hauek ez dira modu egokiak, horrelako jarrera eta ekintzek ez dute lekurik egungo gizartean lezoarren egunerokotasuna oztopatzen eta zailtzen dutelako eta hori ez da bizilagunek nahi dutena, eraso, beldur eta bandalismo urteak atzean uzteko garaia da, aurrera egiteko ordua da, elkarbizitzarako eta errespeturako garaia da” amaitu dute.

 

Arloa edo saila