Ezagutu Lezoko Ibilbideak: Xoxolurra Alarguntza

Og, 2017-08-03 10:43

Jaizkibeleko hegoaldeko magala zeharkatzen duen 11 km-ko mendiko ibilbidea da oinez egiteko diseinatua, baina mendian ibiltzea ohituta daudenentzat gomendatua

Lezok natura ondare aberatsa du eta Osasuna eta Kirola uztartuz, Lezoko Udalak herrian zehar 3 ibilbide egokitu ditu herritarren artean ohitura osasuntsuak sustatzeko eta Lezoko ondare natural, historiko eta kulturala ezagutzera emateko helburuarekin.

Hiru ibilbide horietatik bat ezagutuko dugu gaur: XOXOLURRA ALARGUNTZA.

Esan bezala, Jaizkibeleko hegoaldeko magala zeharkatzen duen 11 km-ko mendiko ibilbidea da. Oinez egiteko diseinatua, baina mendian ibiltzea ohituta daudenentzat gomendatua. Nahiz eta hasiera malkartsua izan, 2. km-tik aurrera ibilbidea erosoagoa bihurtzen da. Ikuspegi panoramiko ederrak eta garrantzia kultural eta historiko handia duten elementuak ikusi daitezke, hala nola:

Xoxolurra parkea

Iparragirreko errekan eta haren inguruetan garai bateko giza jardueren aztarnak topa daitezke: errota zahar bateko presaren hondakinak Goikoerrotan; zutik dagoen karobi bat eta karea egiteko erabili ziren beste zenbait zulo Karobietan edota su egur edo inaurkin bila joateko erabiltzen zen gurdibide zaharra.

Iparragirre depositua

Lezon erabiltzen diren urak Jaizkibel menditik eta Añarbeko urtegitik datoz. Iparragirreko depositua 1915ean eraiki zuten, eta herriko zaharrena da. Bere 220 metro kuboko edukierarekin handiena ere izan zen Arriandiko depositua eraiki zuten arte. Iparragirre baserriaren horma zaharrak ondo-ondoan ditu.

Torreazpi putzua

2011n Lezoko Unibertsitateko Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntzarekin tamaina txikiko hezegune hau eratu zuen, urgune gutxi dituen eremu batean, anfibio, hegazti eta ur-intsektuentzako mesedegarri izateko.

Amezti baserria

XIX. mendean eraikitako baserri txikia da Amezti. Eta artzaintza izan da beti bertako jarduera nagusia, historiaurreko garaietatik Jaizkibel mendian ondo errotutako ogibidea. Ardi-abereak balio handikoak ziren produktuak ematen ditu: gazta, esnea, larrua, artilea eta haragia, besteak beste.
 

Arloa edo saila