Lezoko auzo-konpostaren proiektuan sortutako konpostaren analisien emaitzak egokiak izan dira

Og, 2021-12-02 20:54

Lezoko konpostaren segurtasun mikrobiologikoa egiaztatu da.

Urte hasieratik aurreikusita zegoen bezala, joan den azaroak 11an Lezoko auzokonpost guneetan 12 konpost lagin hartu ziren. Patogenoen presentzia ote zegoen aztertu da, patogeno batzuen ez egoteak eta besteen presentziak, betiere legeak markatutako mugan barruan, konpostaren segurtasuna egiaztatzen dute.

Laginak hartu baino lehen, konposta guztiz heldua egon arte itxaron da.

Altamirako gunean, 2 familiak oso konpost ona duten materialaren laginak hartu dira. Andreonen ere 2 lagin hartu dira, 3 Aralarren, 3 Arretxenen eta 2 Lopenen. Andreone, Aralar eta Arretxene guneetan, talde bakoitzaren lagin bana hartu da; Lopenen, berriz, bakarrik A eta B taldearenak, C taldeak oraindik ez baitu konpost heldurik.

Printzipioz, konposta guztiz heldua duten konpostagailuetan lagina hartzea aurreikusita zegoen. Hala ere, Aralarreko 2 konpostagailuetan eta Arretxeneko 1ean materia freskoa ikusi zen lagina hartzeko momentuan. Egoera hau analisien emaitzetan nabaritu da, baina, hala eta guztiz ere, bertako konposta guztiz segurua dela egiaztatu da.

Horrela, Salmonella bakterioaren hazkunde frogak ezezkoak izan dira 12 laginetan, legeak eskatzen duen bezala. E.coli bakterioaren hazkundearen emaitzek ere legea betetzen dute eta kasu guztietan legeak onartzen duen mugaren azpian kokatu dira (gehienez, 1.000ZP/g); emaitzik okerrena lehen aipatu den materia freskoa zuen konpostagailu batean atera da eta 150ZP/g-koa izan da, onartutako mugaren %85en azpitik.

Emaitza hauek ikusita, gaur egun Lezoko auzokonpost guneetan dagoen konposta mikrobiologikoki guztiz segurua dela esan daiteke.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Arloa edo saila