Batzarra arratsaldeko 18:30ean egingo da Kultur Aretoan
Baratze Parkeko Elkarteak Batzar Orokorra egingo du datorren asteko astelehenean, urriak 22, arratsaldeko 18:30ean Kultur Aretoan.
Batzar horretan, elkarteko kideez gain, Furgobaratzako teknikariak eta Udal Ingurumen teknikariak ere parte hartuko dute.
Batzarrean landuko diren gaiak hurrengoak dira, besteak beste:
- Batzorde berriaren aurkezpena eta lan-taldeen antolaketa.
- Baratzeen esleipenen aldaketa eta epeen luzaketa.
- Jakoba Errekondoren bisita Lezoko Baratze Parkera.
- Baratze Parkeko zubiaren eta txabolaren inguruan egingo diren bioingeniaritza lanak.