Zaraten Mapari buruzko Ekintza Plana lantzeko bilera azaroaren 7an

Og, 2017-11-02 14:36

2016. urtean Udalak gauzatutako Zaraten Mapa onartu zen; bertan, Lezoko zarata iturri nagusiak jaso ziren. Horiei irtenbidea emateko Ekintza Plana lantzen ari da Udala eta herritarrekin partekatzeko eta ekarpenak jasotzeko bilera irekia antolatu du hilaren 7an arratsaldeko 19:00tan Pleno Aretoan.

Zaraten arazoa herritarrei zuzenean eragiten dien gaia izanik, 2015-2016 bitartean Udalak Zaraten Mapa egin zuen Lezoko zarata iturriak aztertu eta identifikatzeko. Azterketa horren baitan, herritarren iritziak jasotzeko telefono bidezko inkestak ere egin ziren.

Aipatu Zaraten Mapa, edonork udal webgunean kontsulta dezakeena, 2016. urtean onartu zuen Udalak eta ondoren, herritarrei aurkeztu zitzaien.

Azterketaren ondorio nagusiak bi izan ziren:

1) Herrigunea zeharkatzen duten errepideek – GI 3440 eta GI 2638-, trenbideak eta portuak sortzen dute arazo gehien.

2) Kaleetako trafikoak ez du arazo nabarmenik sortzen eta eremu lasai asko dago herrian.

Zaraten Mapa amaituta, bitarte honetan, bertan identifikatutako zarata-iturriei konponbidea emateko Ekintza Plana lantzen aritu da Udala.

Esan bezala, herritarrei zuzenean eragiten die arazoa denez, Ekintza Planean zehaztutako lan ildoak eta proposatutako irtenbideak herritarrekin partekatu eta landu nahi ditu Udalak beren iritzi eta ekarpenak jaso ahal izateko. Horretarako, herritar guztiei zuzendutako bilera irekia antolatu du Udalak azaroaren 7an arratsaldeko 19:00tan Pleno Aretoan. Deialdia beraz, herritar guztiei dago bideratua, baina Udaletik dei berezia egiten diete zarata arazo gehien dituzten eremuetako biztanleei.

Udalak ezinbestekotzat jotzen du herritarren partaidetza Ekintza Planean jasotako irtenbideak lantzeko, horregatik Udaletik bileran parte hartzera deitu dituzte herritarrak.


 

Arloa edo saila