Kale argiztapenean hobekuntzak

Og, 2017-01-26 17:58

Udalak udalerri osoko argiteria publikoa hobetuko du faseka. Hobekuntza lan horiek helburu dute energia kontsumoa murriztea eta herriko kale argiztapena hobetzea.

Lezoko udalak argiteria publikoan hobekuntzak burutuko ditu udalerri osoko kale argiztapena hobetzeko helburuarekin. Dagoeneko LED argi berriak ezarri dira herriko zenbait tokitan, eta faseka, egungo argiak LED argi berriekin ordezkatuko dituzte.

Helburu nagusia udalerriko argiteria publikoaren egoera hobetzea da herritarren segurtasun eta ongizatea bermatzeko. Era berean, energia kontsumoa murriztu nahi da energia-eraginkortasunaren alde.

Aurretik, Udalak herriko eremu bakoitzeko argiztapen behar eta arazoak aztertu ditu eta atzemandako gabezien arabera zehaztu ditu lehentasun eta faseak. Gauzak horrela, gabezia gehien somatu diren eremuetan esku hartuko da lehendabizi eta pixkana udalerri osoko argiteria publikoa hobetuko da.

 

Arloa edo saila