11 ikastetxe, 11 tontor

Ar, 2020-12-15 13:38

Azaroaren hasieran Oarsoaldeko haurrei 11 ikastetxe 11 tontorreko proposamena zabaldu zitzaien. Ekimenak aurrera jarraitzen du eta bertan bizikidetza talde ugari dabiltza inguruko 11 mendi tontorrak menderatu nahian.

Urtarrilaren 10era arte irekirik dagoen proposamenak,  gorputza mugitu eta naturako txoko ederrenak ezagutzea du helburu.

Orain arte ikastetxe bakoitzari astebururo zein tontorretara igo behar zuen adierazten zitzaion, baina hemendik aurrera aukera guztiak zabalik geratuko dira: bakoitzak, nahi duenean, 11 tontorretako edozeinetara joan daiteke, baina gogoratu gora iristean, argazki bat ateratzeaz! Hau baita zuen lorpena egiaztatzeko daukagun bidea. Argazki hauek zuen eskolako eskola kiroleko koordinatzaileari iritsi arazi behar dizkiozue edo eskola kiroleko web orrira igo.

6 tontor bereganatzen dituenak opari bat izango du, eta 11k eskuratzen dituenak sari berezi bat.  Lotu botak, hartu motxila eta goazen mendira!

Zein tontor falta zaizun jakiteko hemen dituzu haien izenak:

  • Aldura
  • Txoritokieta
  • Elorrieta
  • Igorin
  • Allerru-Tximistarri
  • Urkabe-Arkale
  • Urdaburu
  • San Markos
  • Mendiola
  • Mitxintxola
  • Hirumugarrieta
  • Erlaitz
  • San Martzial
  • Ulia
  • Kutarro
  • Erramutzu

Ekimenari buruzko informazioa guztia www.oarsoaldekoeskolakirola.eus web orrian dago. 

Arloa edo saila