Mendira doazen herritarrek ere botak edo zapatak garbitzeko erabili dezakete gunea.
Lezoko Udalak bizikletak garbitzeko gunea sortu du herrian. Bekoerrota kiroldegiaren albo batean jarri da, bidegorritik eta parkinetik oso hurbil.
Bi ur-mauka jarri dira, bizikletak garbitzeko egokiak direnak. Eneritz Arruti, Kirol zinegotziaren hitzetan “herriko toki egoki batean jarri dugu gune hau; kiroldegiaren ondoan eta bidegorritik gertu. Doako zerbitzua da, edonork garbitu dezake bere txirrinda bertan. Ez hori bakarrik, mendira joaten diren herritarrak lokatza garbitzeko ere erabili dezakete. Herritarrek zerbitzuaren erabilera egokia egitea bakarrik eskatzen dugu. Denon artean Lezo zaindu eta hobetzen jarraitu nahi dugu”.