DONOSTI CUP-EKO PARTIDAK PLAZETA FUTBOL ZELAIAN

Al, 2024-07-01 09:16

Allerruko kadete nesken taldeak bi partida jokatuko ditu bertan

Gaurtik hasita larunbatera bitartean, Plazeta futbol zelaian Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketako partidak jokatuko dira, guztira, 45.

Astelehenetik ostegunera, egunero zortzi partida jokatuko dira; lehena, goizeko 10:00etan hasiko da, eta, azkena, 18:45ean. Bata bestearen atzetik jokatuko dira, eguerdiko atsedenaldikoa salbu (14:15etik 15:30etara ez da partidarik izango). Partida guzti hauek sailkapen fasekoak izango dira, eta, Euskal Herriko taldeez gain, Kataluniako, Madrilgo, AEBetako, Frantziako edota Mexikoko taldeen bisita jasoko dugu.

Ostiralean eta larunbatean, berriz, kanporaketa fase ezberdinetako partidak jokatuko dira. Ostiralean, hamar partida; goizeko 9:00etan hasiko da lehenena eta 19:30ean azkena (14:00etan ez da partidarik jokatuko). Larunbatean beste bost partida jokatuko dira, goizeko 9:00etan hasita, bata bestearen segidan. 

Allerruko neskak 
Partida guzti horien artean bi nabarmendu behar ditugu, hain zuzen, etxeko taldeko kadete neskenak. Allerruko neskek bi partida jokatuko dituzte etxean: lehena, asteartean, goizeko 10:00etan, Kataluniako Futfem Talents Academyren aurka; bigarrena, berriz, asteazkenean izango da, 16:30ean, AEBko Seacost Unitet A taldearen aurka.

Partida zerrenda hemen kontsulta daiteke. 

Arloa edo saila