Ohiko jarduerez gain, Lezoko Kirol instalazioetan kirol jarduera bereziak antolatu dira datozen egunetarako; besteak beste: Gabonetako eskubaloi kanpusa, Skate eta Scooter ikastaroa eta Urpekaritza Bataioak. Era berean, abenduaren 26an, asteartean, Eskubaloiko Euskal Selekzioaren entrenamenduaz gozatu ahal izango dute herritarrek Bekoerrota Kiroldegian.
Herritarrei eta bereziki haurrei datozen jai egunetan kirola egiteko aukera zabaltzeko asmoz, ohiko jarduerez gain, Lezoko Kirol instalazioetan doako kirol jarduera bereziak antolatu dira:
Abenduak 22-28-29
9:00etatik 12:30etara, Munttarpeko E.K.ren Gabonetako Eskubaloi kanpusa egingo da Bekoerrota Kiroldegian. 8 urtetik gorako edozein haurrek parte har dezakete.
Abenduak 30 (larunbata) eta urtarrilak 3 (asteazkena)
16:00etatik 19:00etara Skate eta Scooter jolas-ikastaroak eskainiko ditu Muturreko Kirolak klubak Bekoerrotako frontoian 6 urtetik gorako haurrentzat.
Urtarrilak 7 (igandea)
11:00etatik 13:00etara, Altzate igerilekuan Urpekaritza Bataioak egingo dira, Donosti Buceo-k eta BPX-k antolatuta. Ekintza honetan kirol instalazioetako bazkideek parte hartu ahal izango dute eta bazkide ez direnek parte hartzeko, instalazioetara sartzeko sarrera ordaindu beharko dute.
Gabonetako kirol ikuskizunak:
Abenduak 26
12:00etan Eskubaloiko Euskal Selekzioak entrenamendu irekia egingo du Bekoerrota kiroldegian. Harmailetako ateak 12:00etan irekiko dira.
Abenduak 28
Iluntzeko 20:00etan Maroko eta Euskal Selekzioaren arteko senior gizonezkoen nazioarteko eskubaloi partidua jokatuko da. Sarrerak: helduak 8 euro eta haurrak 5euro.