Igerilekua itxita egongo da irailaren 10etik 24ra bitartean

Or, 2018-09-07 11:01

Herritarren ongizatea bermatzea helburu hartuta, itxialdi teknikoa egingo da mantenu lanak egiteko. Irailaren 24an zabalduko da berriro, neguko ordutegia indarrean egongo delarik

Altzateko igerilekuan ekainaren 16an eman zitzaion hasiera udako ordutegiari eta orain, ia hiru hilabete beranduago, hori agurtzeko garaia iritsi da. Astelehenetik, irailak 10, aurrerantzean igerilekua itxita egongo da, izan ere, herritarren ongizatea bermatze aldera, urtero egin ohi den bezala itxialdi teknikoa egingo da gauzak behar bezala daudela ziurtatzeko.

Mantenu lan horien ondoren, igerilekuaren ateak irailaren 24an zabalduko dira berriz ere. Ordutik aurrerantzean neguko ordutegia sartuko da indarrean.

Neguko ordutegia hurrengoa da:

• Astelehenetik ostiralera: 7:30 – 21:30
• Larunbatetan: 8:00 – 14:00
• Igandeetan: 9:30 – 13:30 eta 17:00 – 20:00

Arloa edo saila