Igerilekuak gaur zabaldu ditu ateak

Al, 2018-09-24 12:48

Mantenu lanak egiteko itxialdi teknikoaren ostean, igerilekua berriro ere erabili daiteke. Aurrerantzean, neguko ordutegia dago indarrean

Joan den irailaren 10ean Altzateko igerilekuak ateak itxi zituen, urtero egin ohi den bezala, mantenu lanak gauzatzeko. Orain, bi aste igaro ostean, itxialdi teknikoari amaiera eman zaio eta gaurtik aurrera herritarrek igerilekua berriro ere erabili dezakete.

Neguko ordutegia

Gauzak horrela, gaur sartu da indarrean neguko ordutegia. Horren arabera, hurrengo ordutegian erabili ahal izango dira igerilekuaren instalazioak:

- Astelehenetik ostiralera: 7:30 – 21:30
- Larunbatetan: 8:00 – 14:00
- Igandetan: 9:30 – 13:30 eta 17:00 – 20:00

Arloa edo saila