Udalak, urrian, Kirol Orientazio zerbitzua kiroldegira lekualdatu zuen bertatik herritarrei arreta hobea emateko helburuarekin. Era berean, doakoa den zerbitzua lezoarrei eskuragarriago egiteko, ordutegia zabaldu zen.
Lezoko herritarrek ahalik eta bizitza aktiboena eta osasuntsuena izateko helburuarekin “Lezoko Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Orientazio Zerbitzua” martxan jarri zen eta urrian, zerbitzuaren bulegoa Aiton Bordatik Bekoerrota Kiroldegira lekualdatu zen herritarrei zerbitzu hobea emateko asmoz. Bulego berria fisioaren bulegoan kokatuta dago, goiko solairuan eta orain Udalak kartel berriak ezarri ditu kiroldegian kirol orientazio zerbitzuaren kokapena herritarrei jakinarazteko.
Era berean, egun, zerbitzuak ordutegi zabalagoa du: astelehen, asteazken eta ostiraletan 9.00-12.00 bitartean, astearteetan 16.00-19.00 bitartean eta ostegunetan 9.00-10.30 eta 16.00-17.30 bitartean eskainiko da zerbitzua.