Kirol entitateentzako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da

Or, 2021-10-08 13:20

Epea urriaren 17an amaituko da.

2021 urteko aurrekontuari dagozkien kirol entitateentzako luzatzen diren dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da.

Lezoko, edo eskualdeko izaera eta Lezoko herritarrei zerbitzua eskaintzen dien, irabazi asmorik gabeko kirol entitateek 2021-2022 denboraldian federazioen antolaketari (liga eta txapelketetan parte-hartzea) dagokion kirol jarduera garatzera zuzenduriko dirulaguntzak arautzea eta ematea dute helburu oinarri-arau hauek.

Irizpideak eta informazio osagarria Lezoko Udaleko webgunean kontsultatu daitezke. Eskaera-orria eta dokumentazioa Lezoko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko behar dira.

Epea, urriaren 17an amaituko da. Oinarri arau hauen objektu diren diru-laguntzetarako bideratutako kreditua 40.000 eurokoa da.

Arloa edo saila