Kirol jarduerak euskaraz!

Og, 2022-05-05 14:22

Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, dei egiten diete eskualdeko kirol elkarteei 12 urte arteko haurrentzako kirol jarduerak euskaraz eskain ditzaten. Oso garrantzitsua da adin tarte horretako neska mutikoek eskola orduetatik kanporako jarduerak ere euskaraz egitea. Kirola euskaraz egiteak, euren hizkuntzaren jabetze prozesuan eta hizkuntza ohiturak finkatzeko orduan, berebiziko eragina izango du, bai haurraren garapenerako bai euskarak espazioak irabazteko ere.

Ildo beretik, udalek, gurasoei arreta berezia eskatzen diete euren seme-alabentzako euskarazko jarduerak eska ditzaten eta horien aldeko hautua egin dezaten.

Arloa edo saila