Igande honetan, otsailaren 18an, ospatuko da goizeko 10.00etan
Otsailaren 18an ospatuko da Lezo-Jaizkibel Mendi Lasterketaren 5. Edizioa. Lasterketa goizeko 10etan hasiko da Lezoko Santo Kristo Plazan eta ordu bat eta hamar minutu inguru, 14 kilometrotako ibilbidea bukatu ondoren, hasierako abiapuntuara iristiko da lehen lasterkaria.
Inskripzioak 13 ordutan agortuta
2015ean kirolprobaken eskutik Lezoko lasterketak jasotako “Gipuzkoako Mendi Lasterketako antolakuntza hoberenaren” saria eskuratu ondoren, inoiz baino indartsuago datorkigu aurtengo edizio hau, honen adierazle, 13 ordu eskasetan agortu zirela urtarrilaren 1ean eskuragarri jarritako 350 dortsalak.
Gazteentzako 7 kilometrotako ibilbidea duen lasterketa (15-18 urte)
Aurten ere bigarrengoz gazteentzako lasterketa antolatu da. Ibilbideak 7 kilometro edukiko ditu, eta momentuz 10 bat gazte ditugu inskripzioak beteta. Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketako antolakuntzak gazteengan Mendiko Lasterketeko zaletasuna bultzatzea gustatuko litzaioke ekimen honekin.
Izen handiko partaidetza
Aurten ere, lasterketak izen haundiko korrikalariak izango ditu jaizkibelen gora, emakumeetan, besteak Amaia Ochoa de Alda, Araitz Irazu eta Lurdes Oiartzabal lezoarra Uxune Tena, eta gizonezkoetan Iker Oliveri, aurreko hiru edizioetako irabazlea, Joxe Amunarriz, Unai Santamaria, eta bereziki azpimarratzeko da aurten herritik aurkeztuko diren korrikalariein maila, Ander Iñarra, Raul Artola, Richard Rivera…
Denbora “record”: Iker Oliveri (2017) 1h 04min 21s, su ebakia; 9min 39 seg. Maite Maiora (2015) 1h 17min 33 s, Su ebakia; 11min 25 s.
Sariak ondorengoak izango dira. Gizon eta emakume irabazleak, txapela, trofeoa eta 150 eurotako bale bat Apalategui Kiroldendan produktuetan erabiltzeko. Bai bigarren eta hirugarren gizon eta emakumearentzat, Lezoko produktuekin osatutako saskia. Lezoar lehengo neska eta mutilak ere saria jasoko dute, herriko jatetxeetako afari bina edukiz, eta azkenik, aurten lehengo aldiz egingo den gazteen lasterketarako irabazleak, Hernaniko Bidearin kiroldendaren eskutik Mendiko zapatilak irabaziko ditu. Urtero bezela, aurten ere sari berezi bat egongo da suebakiako igoeran denbora hoberen egiten duen korrikalariarentzat.
Lasterketaren datuak
Lasterketak 14 kilometro eta 200 metroko ibilbidea du. 1200 metroko desnibel metatua dauka eta puntu baxuenak 18 metro dauzka eta punturik gorenenak Allerru Jaizkibel gainak ordea 543 metro, Lasterketaren zatirik gogorrena, hasierako 7 kilometroko igoerak dira, ondoren, herriruntz doan jeitsiera hasiko litzateke. Ibilbidean zehar Lezo herriko eta Jaizkibel mendiko toki berezienak zeharkatuko dituzte korrikalariek, Ixkulin, Allerru, Tiñelu eta 4 anoa-postu egongo dira korrikalarien zerbitzura, 3 edari postu eta edari-janari postu bat.
Dortsalen banaketa 8.30tan hasiko da eta 12etan sari banaketari hasiera emango zaio. Parte hartuko duten korrikalarien %90a gipuzkoarrak dira, baina badira Araba, Nafarroa, Iparraldea eta Bizkaitik etorriak ere. Oarsoaldeko 130 lasterketari baina gehiagok parte hartuko dute, 43 lezoar (42 2017), 58 (46 2017) erretenteriar, Pasaitik 15, 41 donostiar, 45 irundar eta 35 hondarribikoak.
Lasterketa amaitu ondoren zozketa bat burutuko da Lezoko Santo Kristo Plazan eta gosari bat zerbitzatuko da partaide, bolondres eta ikusleentzat. Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketako antolakuntzak bihotz bihotzez eskertu nahi du lasterketa hau egi bihurtzen duten patrozinatzaile, lezoko Udala, eta bereziki 100 bolondresetik gora lanean dabiltzanei.
Lasterketa Solidarioa. Haurren lasterketak
Lasterketako inskripzioen euro bat solidarioa izango da “Seaska” erakundeak kudeatuko dituena.
Haurren lasterketa goizeko 10.15etan hasiko da herriko plazan eta bertan parte hartzeko euro batetako dortsal solidarioak egongo dira gurasoen eskura. Dortsalak goizeko 9.30tatik 10:00etara jaso daitezke. 5 mailetan sailaktuta egongo dira haurren lasterketak, 0-2 urte bitarte, 3-5 urte, 6-8, 9-12 eta 12-15 urte bitarte.
Aurtengo edizioan Jokin Galarraga Judoan Lezoar txapelduna omenduko da. Pasa Berri den urtean, besteak beste Europa mailako joku paraolimpikoetan brontzezko domina irabazi du.
Lasterketa solidarioa. SEASKA
Aurtengo edizio honetan hainbat aktibitate desberdin jorratuko ditugu, besteak beste lasterketako euro solidarioa eta haurren lasterketa 1969an sortu zen Ipar Euskal Herriko ikastolen Federazioari laguntzeko asmoz.