Aurreikusia bazegoen ere, azkenean, ostegun honetan, abenduaren 7an, ez da ohiko Tipi topa saiorik egingo.
Datorren astean, abenduaren 14an, ospatuko da, beraz, hurrengo saioa. Partehartzaileak goizeko 10:45ean eta 11:00etan abiatuko dira Gurutze Santuaren plazatik.
Azken irteera, abenduaren 21ean izango da.
Edonork du aukera ibilaldietan parte hartzeko, nahiz eta 60 urtetik gorako herritarrentzat eta aktibitate fisikorik egiten ez dutenentzat aurreikusita dagoen. Partaide izateko udaletxe aurrera agertu besterik ez da egin behar.
Udalak gogorarazi duenez, ibilbideak seguruak dira eta ondo egokituta daude ibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat. Horrez gain, Lezoko entitate ezberdinetako boluntarioen laguntza jasotzen da ibilbide osoan zehar. Hori dela eta, Udaletik, beste behin, herritarrak egitasmo atsegin honetan parte hartzera gonbidatu eta animatu dituzte.