Scoot festa larunbatean Lezon

Og, 2017-06-29 13:44

16:00etatik aurrera ikastaroak eta erakustaldiak eskainiko dira eta slackline pista ezarriko da, guztia, musikaz girotuta; amaitzeko, afari merienda emango da doan.

Lezoko Udalaren laguntzarekin Muturreko Kirolak elkarteak Scoot festa antolatu du larunbaterako. Jaialdi honen helburu nagusia da scooter deritzon kirola bultzatzea eta horretarako, kirol honen alderdi guztiak erakutsiko dira.

Ekintzak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira. Ikastaroak eskainiko dira materiala nola zaindu, garbitu, konpondu…azaltzeko. Talde txikietan antolatutako eskainiko dira tailer horiek, modu horretara gerturatzen den edonork parte hartu ahal izango du edozein delarik bere adina edota maila.

Riderrek erakustaldi eskainiko dute jarraian eta “Slackline” kirola praktikatzeko pista bat ere ezarriko da.

Arratsalde osoa musikaz girotuko da eta amaitzeko, sari eta zozketen banaketa egingo da eta afari merienda eskainiko da doan. Beraz, giro onean arratsalde ederra pasatzeko aukera paregabea izango da. Euria egiten badu kiroldegiko frontoian ospatuko da jaialdia.

Arloa edo saila