Tipi Toparen lehen irteera bihar

Az, 2017-09-20 13:41

Partehartzaileak goizeko 10:45ean eta 11:00etan abiatuko dira Gurutze Santuaren plazatik.

Bihar ekingo zaio Tipi Topa egitasmoaren ikasturte berriari. Lehen ibilaldia beraz, bihar, irailak 21 ospatuko da. Guztira 13 irteera egingo dira eta azkena, abenduaren 21ean izango da.

Hitzorduak orain arteko berdinak izango dira; goizeko 10:45ean ibilaldia luzea egin behar dutenak abiatuko dira eta 11:00etan gainerakoak, udaletxeko plazatik. Amaitzean salda banatuko zaie partehartzaileei.

Edonork du aukera ibilaldietan parte hartzeko, nahiz eta 60 urtetik gorako herritarrentzat eta aktibitate fisikorik egiten ez dutenentzat aurreikusita dagoen. Partaide izateko udaletxe aurrera agertu besterik ez da egin behar. Bertan izen-eman ahal izango da eta datozen  hiru hilabeteetarako balioa duen partehartze-txartela banatuko da. Ostegunero txartelei zigilua jarriko zaie.

Udalak jakinarazi duenez, ibilbideak seguruak dira eta ondo egokituta daude ibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat. Horrez gain, Lezoko entitate ezberdinetako boluntarioen laguntza jasoko da ibilbide osoan zehar. Hori dela eta herritarrak egitasmo atsegin honetan parte hartzera eta bihar plazara agertzera gonbidatu eta animatu dituzte.

 

Arloa edo saila