Tipi-Topari amaiera bikaina eman zaio herriko plazan

Al, 2023-06-26 11:42

Lezoko alkate berriak solasaldia izan zuen parte hartzaileekin.

Tipi-Toparen beste ikasturte bati amaiera eman zaio. Ekainaren 22an Tipi-Topa saioa egin eta hamaiketako goxoa egiteko bildu ziren parte hartzaileak herriko Plazan. Patata-tortillak eta edariak dastatzeko aukera izan zuten, elkarren artean giro bikainean hitz egiten zebiltzan bitartean.

Herriko alkate berria den Mikel Arruti parte hartzaileekin hitz egitera gerturatu zen, bere burua aurkeztu eta ekimenaren nondik norakoak gertuago ezagutzeko helburuarekin.

Tipi-Topa irailean bueltatuko da; dena den datorren astetik aurrera eta uztaila guztian zehar Martxan (indarra-oreka-malgutasuna-koordinazioa) ekimenak bere horretan jarraituko du.

Hortaz, uztaileko astearteetan, 11:00etan, gorputzari martxa pixka bat eman nahi dioten herritarrek badute aukera Bekoerrota kiroldegian.

Lezoko Udalak herritar guztiak bertan parte hartzera animatu nahi ditu.

Arloa edo saila