Trapujaleri buruzko 2018ko egutegia sortu du Udalak

Or, 2017-12-15 14:00

Horretarako Trapujale taldearen laguntza izan du Udalak. Guztira, 1000 ale argitaratu dira eta datorren astelehenetik aurrera, herritarrek doan jaso ahal izango dute egutegi berria Kultur Bulegoan edota Informazio Bulegoan.

Trapujale da Lezoko Inauterietako protagonista nagusia eta 2017. urtea berezia izan da pertsonaia honentzat 30. urte bete dituelako.

Urteurrenaren harira, Udalak, datorren urterako egutegia sortu du pertsonaia honen kontakizun eta irudiak erabilita. Horretarako, Trapujale taldearen laguntza izan du, talde hori arduratu baita argazkiak ateratzeaz eta egutegiko istorioaren laburpena prestatzeaz.

Guztira, Udalak, 1000 ale argitaratu ditu eta herritarrek egutegi berezi hau eskuratu nahi badute, Kultur bulegotik edota Informazio bulegotik pasa beharko dute, datorren astelehenetik aurrera.

Modu honetara, ongi etorri berezi eta propioa eman nahi zaio datorren 2018 urteari.

Egutegia modu digitalean eskuratu nahi baduzu egin klik hemen.

Arloa edo saila