Triatloia ospatuko da maiatzaren 6an

Az, 2017-05-03 16:08

Eskola kirolaren baitan, larunbatean, maiatzaren 6an, triatloi jardunaldia ospatuko da alebinentzat

Jakina denez eskola kirolak urtean zehar jardunaldi bereziak antolatzen ditu zenbait asteburutan. Apirilean, haurrek Orienteering jardueraz gozatzeko aukera izan zuten, eta, oraingoan, triatloia antolatu da alebinentzat.

Parte hartzaileek igeriketa, txirrindularitza eta korrika trebetasunak erakutsi beharko dituzte. Hain zuzen ere, 50 metroko igeriketa froga egin beharko dute Fanderiako igerilekuan, 1400 metro bizikletan, eta 650 metro korrika.

Parte hartzaile bakoitzak hiru jardueretako beharrezko materiala eman beharko du:

Igeriketarako   Txirrindularitzarako Lasterketarako
• Txankletak
• Txanoa
• Bainujantzia
• Betaurrekoak 
• Kaskoa
• Kamiseta bat
• Zapatilak
• Bizikleta 
• Kamiseta
• Zapatilak

Otxe Oarsoaldeko txirrindularitza eskolako lagunak bertan izango dira edozein arazorekin laguntzeko. Dena den, antolatzaileek, jardunaldiaren aurretik, bizikleta tailer espezializatu batera eraman eta baldintza onean dagoela ziurtatzea gomendatu dute. 

Triatloian bi trantsizio egingo dira igeriketatik txirrindularitzara eta txirrindularitzatik korrika egitera. Trantsizio bakoitzean, beharrezko materialak jantzi edo erantzi beharko ditu parte hartzaile bakoitzak eta materiala modu seguru eta egokian jarri.
Zirkuitorako sarbidea Fanderiako frontoian izango da, eta sartu ahal izateko parte hartzaile bakoitza bere entrenatzailearekin joan beharko da. Bestalde, etxetik froga gunera joateko oinez edo bizikletaz joatea gomendatzen da, inguruko errepidea itxita egongo baita.


 

Arloa edo saila