Udako Kirol Jarduera Kanpainan izena emateko epea zabalik

Ar, 2024-05-14 09:38

Lezoko Udalak, Oarsoaldeko udalerriekin elkarlanean, herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta kirol jarduera sustatzeko asmoz, Udako Kirol Jarduera Kanpaina kalera atera du beste urte batez. Izen-emate epea zabalik da jada eta bertan, haurrei, gazteei zein helduei zuzendutakoa Kirol jarduera eskaintza zabala aurki daiteke, hala nola, Top Kirola, Igeriketa, Gimnasia Erritmikoa, Eskalada, Denok Dantzara…

Bestalde, eskualde mailan beste jarduera batzuk ere antolatu dira, besteak beste, Piraguismoa, Arrauna, Paddle Surfa, Bike Eskola eta XC eta Enduro udalekuak.

Jarduera horiek guztiak, programa honetan aurkituko dituzue eta izena emateko kirol jarduera bakoitzaren alboan azaldutako telefono zenbakira deitu beharko da. Nahi izanez gero, Bekoerrotan edota Altzaten ere informazioa eskatu daiteke. Ikastaroak ekaina eta iraila bitarte izango dira.
 

Arloa edo saila
Eranskinak