Uztailean ere Martxan gaude, bazatoz?

Az, 2021-06-30 15:17

Ekimena uztailaren 1etik aurrera izango da.

Bihar, uztailaren 1etik aurrera eta uztailean zehar doako jarduera antolatu du Lezoko Udalak. MARTXAN ekimena, 60 urtetik gorakoentzat zuzendutakoa da eta astearte eta ostegunetan egingo da.

Topaketa 11:00etan izango da bere Bekoerrotako kiroldegian eta ekimenaren orientatzailea Kirol Orientazio Zerbitzuko Jon Amiama izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 663228031 telefonora deitu behar da.

Lezoko Udaletik gonbidapena luzatzen zaie herritar guztiei, animatu eta gozatu!

Arloa edo saila