Koadernoa zuri antzerki obra igandean Gezalan

Ar, 2017-01-10 13:36

Igande honetan, urtarrilak 15, arratsaldeko 20:00etan Ika antzerki taldeak Koadernoa zuri antzerki obra eskainiko du. Sarrerak 8 eurotan

Sinopsia:
Begoña eta Arrate ahizpak dira. Ama hil berria dute eta hogei urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean.
Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizia hankartetik zijoakiola konturatu zenean.

Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, familia medikua da eta itxura batez bizimodu zoriontsua dauka. Ezkonduta dago eta bi alaben ama da.

Bi ahizpak aurrez aurre elkartzeak elkarri kontuak eskatzeko balioko die. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen.
 

Antzezlanaren aurrerakina:
https://www.youtube.com/watch?v=wHQt-vtShzc

Arloa edo saila