18 dramaturgo aurkeztu dira Lezoko 1go Antzerki Testu Laburren lehiaketara

Og, 2023-09-14 16:01

Gaur irailak 14, Lezoko 1go Antzerki Testu Laburren lehiaketan parte hartzeko deialdia amaitu da. Orotara 18 dramaturgo aurkeztu dira lehenengo edizio honetara. 

Epaimahaiean egongo diren 3 adituak hauexek izango dira: 

LIERNI FRESNEDO: Lezotar antzezlea

KEPA ERRASTI: Dramaturgoa eta aktorea

AGURTZANE INTXAURRAGA: Hika Teatroko Zuzendaria eta Dramaturgoa 

Irailaren 27an, 6 dramaturgo finalistak nortzuk izango diren iragarriko da. 

Gogoratu urriaren 7an, 6 testu finalisten lehiaketa-festa ospatuko dugula. Testu irabazlea zein den publikoak, zuk, erabakiko duzu. Gorde data eta adi!

Arloa edo saila