Agur aurtengo inauteriei

Ar, 2017-02-28 16:40

Gogoratu ostirala arte argazki lehiaketan parte hartzeko aukera duzula

Gaurko egitaraua: 

15:15etan, Herri Eskolako ikasleen eskutik “Epaiketa Txikia”ren antzezlana Gurutze Santuaren plazan.

16:00etan, Txokolatada Lezo Herri Eskolan.

19:00etan, Trapujaleren epaiketa Gurutze Santuaren plazan. Herio bidaiaren ondoren, agurra Trapujaleri eta inauteriei.

Argazki lehiaketa: 

Gogoratu ostirala arte argazki lehiaketan parte hartzeko aukera duzula. Oraindik lehiaketan parte hartu ez baduzu, lasai! Ostirala arte duzu aukera APPra argazkiak igotzeko.

Ondoren, martxoaren 3tik 8ra, argazkiak bozkatzeko epea zabalduko da eta 6 argazki irabazleak eta egileen izen-abizenak martxoko Udal aldizkarian argitaratuko dira.  Era berean, irabazleei “Marinazkane eta Zirikuak” ipuina banatuko zaie.

Arloa edo saila