Altamirako jaiak bihar hasiko dira

Og, 2023-08-31 16:57

Altamira auzoko festak bihar hasiko dira. Lezoko Udala jai hauen laguntzaileetako bat da. 

Altzate auzo elkarteko kideek egitarauan ondorengo mezua helarazi diete lezoarrei: Sorrera, basoa, elkartea, borroka, auzolana... Lau hamarkada baino gehiago pasa dira Lezoko auzo hau sortu zenetik. Batzen gaituenari eutsiz, etorkizunari begira ekingo diogu.

Beraz, ekitaldiz betetako asteburua biziko dugu:

Irailaren 1ean: Txupinazoa, apar-festa, buruhandiak, sardinada, musika zuzenean...

Irailaren 2an: Bote, tortila eta mus txapelketa, umeentzako jolasak, afari herrikoia, DJ-a...

Irailaren 3an: Pala eta ping-ping txapelketak, Euskal Fauna, danborrada, txokolatada...

Egitarau osoa albiste honetan atxikitutako dokumentuetan kontsultatu dezakezue. Asko gozatu!

Arloa edo saila