Argazkirik gustukoena bozkatzeko epea zabalik

Al, 2017-03-06 14:26

Gaurtik hasita, martxoaren 12ra arte, herritarrek argazki lehiaketako 6 argazki irabazleak aukera ditzakete APParen bitartez

Trapujale pertsonaiaren 30. Urteurrena ospatzeko, Udalak argazki lehiaketa abiarazi zuen. Inauteri egunetan herritarrek argazkiak atera eta igo ahal izan dituzte APPra. Pertsona bakoitzak gehienez ere 10 argazki igo ahal izan ditu.

Orain argazki irabazleak aukeratzeko txanda heldu da eta herritarrek erabakiko dute zein diren argazkirik onenak. Horretarako, gaurtik hasita martxoaren 12ra arte APParen bitartez argazkirik gustukoena aukeratu beharko da.

Guztira, 6 argazki irabazle izango ditu lehiaketak eta horiek eta beren egileak datorren martxoko Udal Aldizkari alean argitaratuko dira eta sari gisa aurten aurkeztuko den “Marinazkane eta Zirikuak” ipuin berria jasoko dute. 

Arloa edo saila