Bertso jaialdia otsailaren 17an Gezalan

Og, 2018-02-08 10:51

Otsailaren 17an, larunbatean, gaueko 22:30ean, Agin Laburu, Maialen Akizu, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus ariko dira kantari Gezalan

Aurten ere, Mañontzi Bertso Eskolak Lezoko Udalarekin elkarlanean bertso jaialdia antolatu du Lezon. Bertso jaialdia otsailaren 17an, larunbatean, izango da, gaueko 22:30ean, Gezala Auditoriumean.

Bertso saioan bertsolari hauek parte hartuko dute: Agin Laburu, Maialen Akizu, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus.

Sarrerak Tiñelun eta Gure Txokon daude salgai 8 eurotan. 

Arloa edo saila