Egutegien banaketa astelehenetik aurrera egingo da

Or, 2022-12-16 10:20

Egutegi txikiak eta handiak udaletxean eta Kultura Aretoan banatuko dira.

Abenduaren 19tik aurrera 2023 urteko Lezoko udal egutegien banaketa egingo da. Aurten ere, egutegi handiak eta txikiak (mahaikoak) banatuko dira. Hauek eskuratzeko, herritarrak 08:30etik aurrera gerturatu beharko dira udaletxeko erregistrora edo Kultura Aretora.

2000 ale inguru inprimatu dira eta doan izango dira, urtero bezala. Aleak soberan egongo direnez, presarik gabe udal eraikin hauetara gerturatzeko deia egiten da.

Lezoko momentu kuttunez beteriko egutegia lortzeko aukera, beraz, astelehenetik aurrera.

Arloa edo saila