Euskal Jaiak izango dira larunbatean Lezon

Al, 2026-06-08 10:44

Ekainaren 13an izango dira Lezoko 2026ko Euskal Jaiak. Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute herriko eragileek eta Lezoko Udalak. 

09:30. Diana Munttar Lezoko Txistulari Taldearekin.

12:00. Herri kirolak Gurutze Santuaren plazan: Aratz Mugerza eta Xabier Zaldua aizkora lanetan. Lierni Osa eta Ainitze Zumeta harrian.

12:00. Kalejira TGLUMEko trikitilariekin, Musika Eskolatik hasita.

12:30. Kantujira Aitona-Amonen Bordatik abiatuta.

17:00. Desafioa Donostiako Jarana Herri Kirol Taldearen aurka Goiko Plazan.

18:00. Sagardo Festa Gurutze Santuaren plazan.

Egitarauaz gozatzera eta ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena egin die lezoar guztiei Lezoko Udalak.

Arloa edo saila
Eranskinak