Gaur banatuko da Santakrutz jaietako egitaraua

Or, 2017-09-01 09:51
Era berean, herritarrek Udaleko aplikazioan ere eskuragarri dute programa osoa

Gaur goizean zehar banatuko da Santakrutzak 2017ko programa. Jaiak irailaren 13an hasiko dira.  Norbaitek jasoko ez balu, udaletxean bertan eska dezake.
 
Era berean, gaurtik aurrera, Udaleko APPan ere eskuragarri izango dute herritarrek jaietako egitaraua.
 
Aplikazioaren bitartez, herritarrek Lezoko Udaleko kultura, euskara, kirola eta urte sasoi ezberdinetako jai egitarau desberdinak kontsulta ditzakete, esan bezala, baita Santakrutzak 2017ko egitaraua ere.
 
Aplikazioa edozein smartphonean deskarga daiteke eta jaietako programan bertan txertatua dagoen QR kodearen bitartez  edota  www.mostrarium.com/es/@lezo helbidearen bitartez doan eskuratu daiteke. 
 
Arloa edo saila