Gaur hasiko dira Santakrutz jaiak

Az, 2017-09-13 13:30

Alkate txikien pregoiarekin emango zaie hasiera jaiei eta iluntzean danborrada ospatuko da. Bihar, berriz, jaietako egun nagusia, Santakrutz eguna ospatuko da.

Gaur, irailak 13, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan alkate txikien pregoiarekin eta txupinazoarekin hasiko dira Santakrutz jaiak. Bihar berriz, jaietako egun nagusia, Santakrutz eguna, ospatuko da.

Gaurko egitaraua (irailak 13, asteazkena):

19:00- Alkate txikiek jaiari hasiera emango diote. Pregoia, txupinazoa eta banderaren igoera aurten sarituak izan diren Murixkako dantzarien eskutik. Jarraian Murixkako dantzarien “Agurra” Gurutze Santuaren Plazan.

Segidan, Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako bandak eta Munttar Lezoko Txistulari Elkarteak Tomas Garbizuren “Lezoko Herria” ereserkia joko dute.

19:30- Gurutze Santuaren bezperak.

20:30- Erromeria Modestorekin Gurutze Santuaren Plazan.

22:45- Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu elkarteetako helduen danborradaren hasiera.

23:45- Danborraden topaketa Gurutze Santuaren Plazan.

00:30- Erromeriaren jarraipena.

Biharko egitaraua (irailak 14, osteguna):

07:00- Gaupaseroen argazkia Gurutze Santuaren Plazan.

10:00- Diana Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin.

11:00- Meza Nagusia.

11:00- Gazteentzat zinta lasterketa Goiko Plazan.

12:00- Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren Plazan: Iker Vicente, Arria V eta Fausto Mugerza aizkoran. Aimar Irigoienen erakustaldia harrian.

12:00- Buruhandi eta erraldoien kalejira, Lezoko Munttar Txistulari Elkartearekin, Karlos Saldise Plazatik abiatuta.

13:00- “Tartekoen” eta “Arrantzaleen” bilkura trikitiaz animaturik, Kale Nagusian.

14:00- “i-14” egunari hasiera emango zaio udaletxeko balkoitik suziria botatzearekin batera. Jarraian, taldeko argazkia.

14:30- “Tartekoen” bazkaria Karlos Saldise Plazan.

15:00- “Arrantzale” bazkaria Bekoerrota kiroldegian.

17:30- Joxetxo Etxandi XLII oroitaldiko pilota txapelketaren federatuen finala, Bekoerrota kiroldegiko frontoia.

18:00- Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.

18:00- Jaixkipe Txarangaren kalejira Bekoerrota kiroldetgitik abiatuta.

19:00- Erromeria Gabezin taldearekin Gurutze Santuaren Plazan.

22:00- Zezen suzkoa Gurutze Santuaren Plazan.

23:30- DJ Machiatos Karlos Saldise Plazan.
 

Arloa edo saila