Gezala auditoriumak aisialdirako ekintza anitz eskainiko ditu astebukaera honetan

Or, 2018-10-19 14:14

Haurrentzako zein helduentzako zinema eta antzerki emanaldiak izango dira protagonistak datorren aste-bukaeran

Urriaren 20an zinemaz gozatzeko aukera izango da Lezoko Gezala auditoriumean.

Adin txikikoek “Harri zopa” filma ikusgai izango dute arratsaldeko 17:00etan. Filma, kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen animaziozko film labur sorta bat da.

18:30etan “Sing Street” pelikula irlandarra eskainiko da, musika eta amodioa uztartzen dituen filma erromantiko eta umoretsua.

Igandean, Urriaren 21an, antzerkiaren txanda helduko da eta “Etxeko Saltsak” antzezlana ikusteko aukera izango dugu zortzi euroren truke. Antzezlana, Alan Ayckbournen “Relatively Speaking” obratik ateratako endredozko komedia bat da.

Arloa edo saila