Gezalako aldagela berriak atonduta

Og, 2017-12-14 15:51

Lanak urrian amaitu bazituzten ere, azken ukitua eman zaie aldagelei. Eserlekuak, armairuak, ispiluak, esekitokiak… jarri dira eta honekin bai amaitutzat eman ditu lanak Udalak.

Bertako zein kanpoko taldeei lanerako eremu egokiagoa eskaintzeko helburuarekin sortua izan da espazio berria. Herriko kultur taldeei babesa emateko eta udalerrian kultur jarduera sustatzeko helburuen baitan kokatu du Udalak amaitu berri den proiektua.

Lanei esker, aurrerantzean, eszenatokira igo aurretik, taldeek materialak uzteko, aldatzeko eta deskantsatzeko espazio egokiagoa izango dute

Proiektu honen bitartez, bertan antzezten eta lanean aritzen diren taldeen beharrei erantzun nahi izan zaie; orain arte Gezalan ez baita gauzak uzteko eta aldatzeko eremurik izan. Aldagela berriei esker, taldeen lan baldintzak nabarmen hobetuko dira. 

Arloa edo saila