Kalitatezko antzerki emanaldiak Lezon

Or, 2018-03-02 13:50

Joan den igandean Gezalan izandako “Mami Lebrun” antzezlanak irabazi du XVIII.Donostia antzerki saria. Igande honetan berriz, “El Código Atenea” obraz gozatu ahal izango dute herritarrek arratsaldeko 20:00etan Gezalan.

Joan den igandean lezoarrek Xake Produkzioak Konpainiaren lehen obraz –Mami Lebrun- gozatu ahal izan zuten Gezalan. Obra ederra izan zen eta gogoz egin zuten txalo herritarrek.

Horren haritik, aste honetan bertan, antzezlanak XVIII. Donostia antzerki saria jaso du. Beraz, maila goreneko antzerki emanaldiez gozatzeko aukera dute herritarrek Lezon, ezbairik gabe.

Igande honetan ere, martxoaren 4an, “El código Atenea” antzezlana eskainiko da Gezalan arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak dagoeneko bost euroren trukean eros daitezke eta egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira.

El Código Atenea, berdintasunaren aldeko obra:

Obra hau Antzinatasunetik gaur egunera arte bidai alai bat izan nahi du. Bertan agertuko dira emakumeen eta Jainkosen egiak ezagutzeko moduak. Garai bateko gizakion begirada eta egungoa. Baina beti, barne muinean,  emakumeak pairatutako gutxiespena zein botere galera behin eta berriro agerian.

Sinopsia:  https://www.youtube.com/watch?time_continue=2&v=yD9jEZmkrkk

Arloa edo saila