Kultura nagusi Lezon asteburuan

Og, 2021-12-09 14:31

Ikus-entzunezko emanaldiak eta antzerkia antolatu dira.

Zubi euritsu baten ostean, asteburua ere hotz eta euritsu datorrela dirudi. Lezoko Udalak publiko guztiei zuzendutako ekitaldiak antolatu ditu asteburu honetan.

Larunbatean, abenduaren 11ean, “Bonnie Bears: abentura historiaurrean” ikus-entzunezko emanaldia eskainiko da haurrentzat zuzendua. Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, buruan gauza bakarra duten animalia erraldoiz inguratuta: bazkaria! Gure heroiek inoizko abenturarik zirraragarriena biziko dute! Emanaldia Gezalan izango da, 16:30etan.

Ondoren, 19:00etan, helduentzat zuzendua dagoen “Ane” izeneko ikus-entzunezko emanaldia eskainiko da Gezalan ere. Sinopsia ondorengoa da: Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, protesta sozialak eragiten dituen proiektuan, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzean, bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean.

Igandean, abenduaren 12an, “Dolua” izeneko antzerkia antolatu da Gezalan 20:00etan. Gure gizartean, Tabu den gai bat ukituko da: heriotza, galera eta honekin batera, heriotzaren ondorengo dolua.

Hiru sortzailek doluaren inguruko esperientzai sakona eta sentikorra plazaratuko dute:

Pello Ramirez—musikaria

Aitor Mendiluze---bertsolaria

Andoni Salamero-olerkaria

Sarrera guztiak udaleko webgunean daude eskuragarri.

Arloa edo saila