Lesoinu, antzerkiak eta haur jarduerak nagusi neguan

Og, 2018-01-25 16:41

Dagoeneko Udalak etxe guztietara bidali du urtarrila eta martxoa bitarteko agenda kulturala. Lesoinu Aste Pedagogiko Musikalaren baitan, Kukai dantza taldearen ikuskizunaz gozatu ahal izango dute herritarrek eta Musika Eskolak antolatuta, Trapukoplak kalejira ere egingo da Santa Ageda bezperan.

Ohikoa den moduan, urtaro bakoitzari dagokion agenda kulturala bidali du Udalak herriko etxe guztietara. Antzerkiak, haur jarduerak eta Musika Eskolak antolatzen duen Lesoinu Aste Pedagogiko Musikala dira nagusi, besteak beste, aipatu neguko egitarauan.

Lesoinu Aste Pedagogiko Musikaralari lotuta, Kukai dantza taldeak emanaldia eskainiko du Lezon eta Musika Eskolak antolatuta, baita ere, Trapukoplak kalejira ospatuko da Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, igandean.

Kultur jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza jaso nahi baduzu deskargatu doan App-a edota sartu www.lezo.eus/agenda atalean. 

Arloa edo saila